Jon Andoni Martin ( Pegote ) - Mundua orratzaren begian

MUNDUA ORRATZAREN BEGIAN

ARGAZKIAK HITZETAN, HITZAK ARGAZKITAN

argazki estenopeikoen erakusketa

Objektiborik gabe, zulotxo edo estenopo bat objektiboaren ordez, eta kamera ilunaren barrura isurtzen da irudia. Kamera izan daiteke poxpolo-kaxa, gela bat edo baita furgoneta bat ere. Argazkiak ez dira ohikoak bezain gardenak, ia infiniturainoko sakontasunarekin, eta esposizio denbora segundo gutxitik hasi eta hainbat minutu, ordu edo egunetarainokoa izan daiteke.

Gaur egun, erraza eta zaila da aldi berean argazkigintza estenopeikoa lantzea. Erraza, askotariko informazioa dugulako eskura edonon. Zaila, aldiz, alferrik delako informazio hori guztia, harik eta lehenengo irudia jasotzen duzun arte. Ikusten ez duzunaren argazkiak dira, oroz gain. Horrek pizten dizu interesa, itxuraz erraza izanagatik, ikaragarri zaila izate horrexek.

Gainera, abantaila da laborategi beharrik ez izatea, egoki moldatzea kubeta batzuk, errebelatzeko likidoa eta finkatzailea, ilundu daitekeen gela bat, argi gorri bat eta urarekin. Eta, kamerak zuk zeuk diseinatu eta egiteaz gain, liluratu egin zaitzake irudiak pentsatzeko modu berria aurkitzeak, denbora eta mugimendua uztartzeko moduak urratzeak, argazkigintza konbentziona alboan uzteak. Bakoitzaren baitako unibertso betea oso-osorik zabalduta.

K.a. V. mendeko txinatar testuetan ageri dira estenopo bitartezko hasiera optikoaren lehen erreferentziak, eta gutxi aldatu da irudi estenopeikoa harrez gero. Emultsio sentikorrak aurkitzean, eskuratutako irudiak iraunkor bihurtu ahal izan ziren, eta haiek argazki bihurtu, baina, azken batean, hasierako printzipio tekniko berberak erabilita.

Denborari argazkiak ateratzea da kamera horiek erabiltzea, eta, aldi berean, sortzeko prozesu mentalean barna abiatzea. Obturadorea zabaldutakoan zer gertatuko den ez jakiteari aurre eginez, zer den eta zer izango den imajinatu beharra duzu. Tresna digitalak erabiltzen ditugunontzat, hazi gineneko mundu filmikora itzultzea da, berezko jatorriekin adiskidetuz, argazkilari sentituz, huts egiteko aukerari aurre eginez.

Erakusketari dagokionez, elkarren artean bereizitako hiru argazki-multzo dauzka:

  1. Argazki estenopeikoak paper foto-sentikorraren gainean.
  2. Argazki estenopeikoak argazki-pelikularen gainean.
  3. Argazki solarigrafikoak: Zeruan eguzkiaren mugimenduak utzitako arrastoak jasotzen dituzte kamera estenopeikoetan, paper foto-sentikorraren gainean zuzeneko arrasto gisa, kimikoki prozesatu gabe. Esposizio oso luzeak behar ditu, hilabete baino gehiagokoak. Solarigrafia izena Slawomir Decyk, Pawel Kula eta Diego Lopez Calvin argazkilarien jatorrizko ideiatik sortutako Solaris Proiektuaz geroztik hasi zen erabiltzen.

Read more: Jon Andoni Martin ( Pegote ) - Mundua orratzaren begian

Benta Berri Donostia - Pablo Artetxe

ARGAZKILARITZA ESTENOPEIKOA; SIMPLETASUNA ETA DIBERTSIOA
 

Argazkilaritza estenopeikoa argazki espresiorik sinpleena dugu, edozein teknologiagandik libre, joko-gelan sartzea ahalbidetu eta momentu batez Aristotelesek edo Leonardok naturaren legeak bazebiltzala egiaztatzean sentitu zutena sentiarazten dizu.
 

Serie honen planteamendua oso sinplea da, kamara beti leku berean jarri, denbora tarte jakin batean irudi bat egin eta obrak batek nola eboluzionatzen duen dokumentatu. Bisita askoren ondoren, zortea lagun izan nuen, nire kameraren aurrean agurtu ziren bi gizon eta honek lanari bukaera puntua jartzeko balio zidan.



 

Read more: Benta Berri Donostia - Pablo Artetxe

326 pauso - Jon Roman

326 pausutan luzatzen den bidaian noa lanera, egunerokotasuna irunzten duen leiho ibiltaria bainitzan.
Itzalezko erreinu horietako eskinetan liseritu zaituztet, eta zuekin milaka mundu erditu ditut iada, denak gertukoak eta denak urrunekoak.
Zelan asetu unibertsoa jango lukeen pizti hau?

Read more: 326 pauso - Jon Roman